Osagaiak:
- ARTADIA txerri errea.
- Ozpina, limoi zukua.
- Apaingarria: patata, sagarra, piperrak.
Errezeta:
ARTADIA txerrikume errea jaki prestatua izanik oso erraz eta denbora gutxian prestauko dugu plater hau.
- Atera txerrikume errea ontzitik. Barruan duen salda eta gelatina ontzitxo batean gordeko dugu geroko.
- Labea 220-250 gradutan berotzen jarri.
- Behin labea ongi berotu denean, jarri txerrikumea labeko plakan eta sartu labean. Iada gatza badarama, beraz ez diogu ezer gehitu beharko.
- Labean 40-45 minutuz edukiko dugu, eta azken 10 minitutan labeak grila badu jarriko diogu. Grila jarri aurretik ozpin edota limoi zuku pixka bat bota diezaiokegu azala kurruskatzen laguntzeko.
- Azala hausten dela ikusten dugunean platera prest izango dugu.
- Labean, errege sagar, patata batzuk egiteko aprobetxatu genezake eta horrela plateraren lagungarri moduan primeran etorriko zaizkigu.
- Lehen kendutako salda eta gelatina ontzi txiki batean berotu eta labetik atera ostean botako diogu.