BARAZKI EGOSITAKO ODOLKI ARTADIA ERREZETA

Asko zarete gure odolkia nola prestatu jakiteko aholkuak eskatzen dizkiguzuenak. Hainbat modu daude prestatzeko, baina hemen dastatzeko modu tradizionala kontatuko dizuegu.

Osagaiak (3 pertsona):

 

Errezeta:

Kazola batean odolkiak ARTADIA sartu eta ur hotzez estali, sutan jarriz. Odolkiak ez dira inoiz ziztatu behar; horrela, odola eta koipea tripa barrutik ateratzea saihesten da, eta baita ura odolkiaren barrura sartzea ere. Odolkiak ordu erdi eta berrogehi minutu bitartean egosten eduki. Ahalik eta gehien saihestu behar da urak irakitea, eta horrela, poliki eta leun egostea.

Behin egosi eta jateko prest daudenean, odolkiak uretatik atera eta minutu batez pausatzen uzten dira. Horrela tripa finkatzea eta ebakitzean , ebaki garbi eta polit bat lortuko degu. Atera eta moztu ondoren, saiatu kontsumitzen, eta ez sartu berriro uretan, bestela odolkiak urtu egiten baitira.

 

Odolkia

Shopping Cart