ERREZETAK
ARTADIA ERREZETAK
GURE PRODUKTUAK SUKALDATZEKO ETA GOZATZEKO MODU ONENA
Ongi etorri ARTADIA errezeten sukaldera, naturak emandakoa sukaldatzea ere artea delako. Gure produktuak modurik goxoenean gozatzeko errezetak proposatu nahi dizkizuegu.
Ideia edota proposamen bat izan liteke, ondoren, bakoitzak bere desira edota abileziaren arabera egokitzeko.
Helburua maiz alboratuta izaten ditugun zentzumenak piztea da, has dadida bidaia gastronomikoa!
Errezeta bakoitza pasioz eta goxotasunez prestatu dugu, familian, lagunartean edota norberaren baitan dastamenaz produktu apartez gozatzeko.
Sukaldaritza esperientzia ahaztezina oparitu dizugu!
GURE ERREZETA AUKERA
Ezagutu zure sukaldaritza trebetasunak areagotuko dituzten errezeta gozo berriak
TENPERATURA BAXUAN ERRETAKO TXERRI UKONDO ERREA
Ukondo errea, V.GAMA edo gama altuko platera da. Tenperatura baxuan denbora luzez erreta egonik, kalitate handiko produktua dastatzeko aukera ematen digu. Bere jatorrizko zapore, samurtasun eta ezaugarri organoleptiko guztiak bertatuz. Ukondoek 500-600 gramo arteko pisua dute; beraz, 2 lagunentzako aproposak dira. OSAGAIAK: ( 2 pertsonentzat) NOLA SUKALDATU ARTADIA UKONDOA? ARTADIA ukondoa sukaldatuta dagoen produktua da, …
TXERRI MASAILAK SALTSA GAZI-GOZOAN ERREZETA
OSAGAIAK (2 razio): ARTADIA txerri masaila egosiak 2 azenario 3 tipula Baratzuri ale bat Mantekila pixka bat Irina Txakolina edo ardo txuria Oliba olioa Gatza 90Piper hautsa Errezeta: Moztu barazkiak zatitan. Erregosi su eztian gurinarekin eta olioarekin, 7-8 minutuz. Irina bota, eman buelta batzuk eta gehitu txakolina edo ardo txuria. Utzi 2 minutuz gutxi gorabehera …
TENPERATURA BAXUAN ERRETAKO SAIHESKI ERREA
Osagaiak: ARTADIA saiheki errea. Osagarriak: Baratzuri ale bat, kopa bat ardo zuri eta 1-2 piperbeltz ale. Errezeta: Tenperatura baxuan erretako ARTADIA saiheskia, jaki prestatua izanik oso erraz eta denbora gutxian prestauko dugu plater hau. Atera saiheski errea ontzitik. Labea berotzen jarri 200 gradutan. Behin labea berotu dugunean, saiheskia laberako egokia den ontzi batean jarri …
BARAZKI EGOSITAKO ODOLKI ARTADIA ERREZETA
Asko zarete gure odolkia nola prestatu jakiteko aholkuak eskatzen dizkiguzuenak. Hainbat modu daude prestatzeko, baina hemen dastatzeko modu tradizionala kontatuko dizuegu. Osagaiak (3 pertsona): 3 Odolki ARTADIA Ura Errezeta: Kazola batean odolkiak ARTADIA sartu eta ur hotzez estali, sutan jarriz. Odolkiak ez dira inoiz ziztatu behar; horrela, odola eta koipea tripa barrutik ateratzea saihesten …
TXERRIKUME ERREA ERREZETA
Osagaiak: ARTADIA txerri errea. Ozpina, limoi zukua. Apaingarria: patata, sagarra, piperrak. Errezeta: ARTADIA txerrikume errea jaki prestatua izanik oso erraz eta denbora gutxian prestauko dugu plater hau. Atera txerrikume errea ontzitik. Barruan duen salda eta gelatina ontzitxo batean gordeko dugu geroko. Labea 220-250 gradutan berotzen jarri. Behin labea ongi berotu denean, jarri txerrikumea labeko …
"Artadia Errezetak: Sukaldaritza Artea, non sukaldaritzaren plazera
eta gure produktuak gozatzea elkartzen diren".
Bizi ezazu sukaldaritzaren magia Artadiako produktuen kalitatea errezeta berritzaileekin konbinatuz, zentzumenak esnatzen eta ahosabaia gozatzen duten platerak sortuz.
Basamos todas nuestras decisiones en el más profundo respeto hacia la naturaleza, los animales y las personas.
En consecuencia, nos comprometemos activamente con la preservación de nuestro entorno medioambiental.

