Receta Codillo Asado

TENPERATURA BAXUAN ERRETAKO TXERRI UKONDO ERREA

Ukondo errea, V.GAMA edo gama altuko platera da. Tenperatura baxuan denbora luzez erreta egonik, kalitate handiko produktua dastatzeko aukera ematen digu. Bere jatorrizko zapore, samurtasun eta ezaugarri organoleptiko guztiak bertatuz.

Ukondoek 500-600 gramo arteko pisua dute; beraz, 2 lagunentzako aproposak dira.

OSAGAIAK: ( 2 pertsonentzat)

NOLA SUKALDATU ARTADIA UKONDOA?

ARTADIA ukondoa sukaldatuta dagoen produktua da, eta beraz berau kontsumitzeko ez dugu lan gehiegirik egin beharko. Berotu eta gure guarniziorik gustokoenarekin lagunduz platera prest izango dugu oso denbora gutxian.

Ukondoa prestatzeko aukera asko egon arren, guk lehenik eta behin era tradizionalean dastatzera gonbidatzen zaituztegu.

Pausu erraz hauek jarraituz 20 minutuan prest izango dugu:

  1. Atera ukondo errea ontzitik
  2. Labea berotzen jarri 200-220 gradutan
  3. Behin labea berotu dugunean, ukondoa laberako egokia den ontzi batean jarri eta barruan sartuko dugu. Ukondoak bere gatz dosia darama, beraz, ez da beharrezkoa gehitzea.
  4. 10 minutu igaro ostean, garagardo edota ardo txuri basokada bat erantsiko diogu. Horrela, bere berezko saltsa eta gelatinarekin nahastuko da saltsa goxo bat lortuz.
  5. Ukondoa saltsarekin buztitzen joango gara tartean behin, horrela haragia buztiz.
  6. 20 minutu ostean, ukondoa prest izango dugu.
  7. Osagarri moduan, patata panedera batzuekin, garaiko barazki batzuekin, edota patata pure on batekin lagundu ahal izango dugu.

Produktuekin eta erosketekin lotutakoak

Shopping Cart